BCCCAP00000000000000000001790

-Paurriketan lanean ari diranak baiño askeagoak dituk aiek. An etzegok nagusirik gaiñetik begira. -Aitak naiko al du, ordea? Ez baidu beiñere aien alde itzegiten. -Arrazoi dek, motell. Ondo jaio ta ezitako seme batentzat gaizki zegok, baiña ik utziok ari pakean. Kontrakorik baldin bada ere, uraxe bakarra izango dek ezetzean itxiko litzakena. Bein baiño geiagotan, ea gurasoei ez al diegun geiago lagundu bear galde– tzen diodanean, aren erantzunak -garbi aitortuko dit- nazka eta kezka biak hatera ematen zizkidak. Alde hatera, aren maitasunik eza, errukirik gabea, zurkeri ta diruzalekeri geiegia. Bestetik, seme-ala– bok beartuak gaudek, ebanjelioak erakusten digu– nez, gurasoak ezin dutenean laguntzera. Guri ori egingo baligute, norako geundekek gu laster? «Utziezu pakean -esango zidak-. Aiek dijoazela Erruki Etxera, baserria guretzat utzirik, naiko lana egin dute ta». «Eta baserriari zer egin bear diozu?». «Saldu eta diru puska bat artuko genduke, emen martxa jarri ta gero ezin joango gera nekazaritzara». «Zer uste dezu: gure kulpaz Erruki Etxera joan ta baserria guretzat utziko dutela? Amets oiek uztea al dituzu betiko». Bein baiño geiagotan eraso ziot aita– ri orrela, baiña beti biok bakarrik geundenean. Beste erantzun nazkagarri bat ere ematen zidak: «Gaztee– nak artu zuen geiena. Ari tokatzen zaio gurasoak ja– sotzea». -Nere osaba orduan. Non bizi da ori? -Zenbat osaba dituzuten ere ez dizuegu oraindik erakutsi. Injeniero karrera ikasia gurasoen bizkar, bum azkarrekoa ornen zala-ta, Ameriketa alde ortara joana dek. Ez dit uste anai-arreba eta gurasoekin ar– tu-eman askorik duenik. -Amaika barau egin bearko zuten aren zorrak or– daintzeko, eta gero erabat utzi ta alde. -Bai. Ori beste sei seme-alaba aziz gaiñera, eta 68

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz