BCCCAP00000000000000000001790

ctzin cntzun nai ere ori, berdin gurasoak iltzean. ba– serria beretzat geratuko zala ta. Jakiña, saldu ta d1rua artzeko. Baiña aitonak garbi esan zioken etxerako geratzen zanarentzat izango zala oso-osorik baserria. Geroztik zapuztua bizi dek bere gurasoekin. Neri ere begiratu txarra egiten zidak, laguntzera joaten naize– lako. Orregatik egon nauk ixilik. Izan ere, etxe ontan gurasorik aipatzen al diagu? Oroitzen geranean ere -onuzkero i ere oartuko intzan-, ire aitak ez dik bes– te erantzunik: «Emendik aurrera aien babesa Erruki Etxea da». -Bai. Egia diozu. Nik ez det, bada, berdin pen– tsatzen, ama. Emen ez daukat lanik. Billatuko banu ere, betirako segurantzirik gabea. An aukera neuka– ke, eta gabe geratzeko arraixkurik ez. An ere, lan egiten duenak ez dauka ezin bizirik. Nere kopeteko izerdiz jango nuke gaiñera. Patrikarako dirurik ez li– tzaidake paltako. Lotsa gorrian joaten naiz zuri ta ai– tari diru eskatzera. -Ik, Josetxo, ortan ez daukak errurik. Lanik ez badaukak, zer egingo diagu? -Ni, ez bisitatzera bakarrik; aiekin bizitzera ere pozik joango nintzake. -Motell, sekula erabaki on bat atsegiñik aitortu badiok amari, oraintxe bai benetakoa. Eutsiok bioz– kada eder orri. Bete itzak ire asmoak. Berdin bazekit beso zabalik artuko autela. -Lotsagarri bizi naiz emen. Beste guziak !anean, eta ni aiek egiña jaten. Askotan, lapurretan asteko zirikaldiak etortzen zaizkit. Nere burua mantentzeko aiña egingo nuke. Aien nekeak arindu ere bai. -Eta baserrian nekazari jarduteko gogorik bai al daukak? -Ez nintzake bestela joango. Len ere esan dizut lantegi segurua dala angoa. Tximini oiek ke jario ikusi orduko, ala diot: «Lotuak bizi dirala, baiña or zegok pakea». 67

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz