BCCCAP00000000000000000001790

Josetxo etzegoen, ordea, aztuta. Goizero begira– tzen ornen zuen aien baserrira. Kea tximinian gora eta mendi aldera zijoala ikustean lasaitzen zan. -Oraindik bizi dituk nere aiton-amonak. Iru anai ta bi alaba ziran aitonaren bigarren se– mearengandik zetozenak. Josetxok ez besteak beren bizimoduaren martxa artua zeukaten. Ezkonduak eta beren lantegien jabe. Au, berriz, lanik gabe eta bere bizimoduz nazkatua. Emezortzi urteko mutil gazte, alai, jostaria ta jatorra oraindik. Baiña arraixku txa– rrean. Edozer aldetara irauli zitekena, nondik zetor– kion laguntza ori ikusi arte. Amari ere beldur ematen zion okertuko ote zan, lagun biurriren batzuekin nastuta. Ortarako adin txa– rrean baizegoen. Mutilla bera, berriz, oso kezkati bizi zan. Bai– -baizekien bestek egiñetik jaten ari zala, eta etxera ezkondutako bikote berriak begiratu txarrak egiten zizkiola. Amari dirua eskatzen zion. Ez noski asko. Onek etzion beiñere ukatzen. Alako bazkalondo batean amari galdetu zion ea arratsaldero nora joaten zan. -Ire aiton-amonei laguntzera. Aitona gaixo ze– gok. Amona, berriz, lan guziekin bakarrik, bera ere gaixo geratzeko arraixku garrían. Zergatik ez aiz bi– sitatxoren bat egitera joaten? Badakit asko maite au– tela. Beren naigabe guzien artean poztuko ituke be– netan. -Bai. Oso onak <lira biak neretzat. Ikusten nauten guzietan, beti zerbait ematen didate. Arritzen nin– tzan, aspaldian etziran errian agertzen ta. Baiña ez nekien aitona gaixo zegoenik, zuk ere gaur arte ez didazu esan ta. -Ez dek etxe ontan erreza, motell, ire aita aserre– tzeko beldurrak ibili nauk eta. Nik baserrira ezkondu nai nin, bere etorkizunari jarraitzeko. Baiña ire aitak 66

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz