BCCCAP00000000000000000001790
JOSETXO Josetxo gure aiton-amonen billoba zan. Beren besoetakoa zuten gaiñera. Auen bigarren semea, Pru– dentxio, beraren aita; eta gaixoari laguntzen zion emakumea, ama. Bost seme-alabetatik gazteena, onek benetan maite zituen bere aitajaun eta aman– drea. Arrituta zegoen Joxe, gure gaixoa, kalera jeixten zan guzietan, zoriontsu eta «aitona!» deika etortzen zitzaiola mutil gazte eder ura, eta orain, gaixo ze– goen ontan, etzala bisitatzera azaltzen. Beste bere anai-arrebak kopet illunak ziran, eta maltzur xama– rrak. Ura ez. Alaia, argia ta -jakiña, batez ere billoba ta bere besoetakoa zuelako- benetan maitea. Anttoni amonak berdin. Ura etortzean, etzuten beiñere esku- · pekorik gabe utziko. «Zer gertatzen ote zitzaion orain ari?», zion aito– nak. Gaixo ote zegoen? Nola etzan etortzen bisita– txoren bat egitera bederenik? Edo dirua ematen zio– telako egiten ote zituen alako maitasun-itxurak? Be– raren ama egunero etxean zuten. Zergatik ez semea, Josetxo, onekin batera? Edo lana billatu ote zuen? Amari galdetzea, berriz, etzan ausartzen. Kezketan zegoen, bada, beraren aitajauna. 65
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz