BCCCAP00000000000000000001790

Gero, txuxenean, aitarengana joan zan, benetan agurtuz: -Egun on, aita. Etzera gaizki bizi. -Baita zuri ere, alaba. Erdiz erdi asmatu dezu: primeran bizi naiz. -Barkatu, aita, lenago ez etorria. Nere guraso xaarren etxera joana nintzan aiei laguntzera, ama gaixo daukat eta. -Ongi etorria, alaba. Ez daukat zer barkaturik. Zere burua da zuretzat lenengo. -Amari esan diot arratsaldero ni emen izango naizela. Eta orduan atseden artzeko. Gaitz luzea iza– ten da au. -Eskerrik asko, alaba. Eta Prudentxiok ontzat ar– tzen al du? -Arek ez dauka zer esanik. Errain gaztea etxean dago beiñepein. Gaizkitxo bizi da ura. Seme-alaben zaputzak min eman zien gurasoei. Alare, etziran laguntza gabe geratu. Eskerrak sui eta erraiñari. 64

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz