BCCCAP00000000000000000001790

denaren paltan. Guk bazekiagu sei bei mantentzen ez dala erreza. Ori ta bereak egingo dizkik, eta ordu be– terik ez dik igaroko neregana azaldu gabe, nola na– goen edo zerbait bear detan galdetzera. -Negarra dariok ugari, Joxe. Baiña ez arrazoirik gabe. Ezertan beartzen bazerate beiñepein, alabare– kin abisatu. Eta badakik gure kontsejua zer dan: eu– tsi arnasari, Joxe. Et~, agurtuz, joan ziran auzoko nekazari mazal aiek. Len berak, ezbearrak ukuitu zituenean, maite zuten laguntza. Orain orduko ongilleak zebiltzan ezi– ñean. Ordaiña zor zieten, bada. Baiña ez orregatik bakarragatik. Kristau jatorrak ziralako ere bai. Seme-alabak bisita egin zieten, baiña laguntza ukatu. Berak lanez beteak zeudela. Agian, alako iganderen batean... Ori jarri zuten aitzaki. Joxe zorrotza zan eta ziriak sartzen zekiena. Bertsolari aide pixar bat zuena gaiñera. Aren egi ga– rratzak ez entzutearren, edo beldurrak noski, ez ote ziran azaltzen. Jakiten zuten ondo zijoala, baiña oraindik etziola sendagilleak uzten. Zergatik etziran bein betiko Erruki Etxera joaten, baserria seme-alaben eskuetan utzita? Bere etekiña laster aterako ziotela: erostunik bazan beiñepein, saldu ta kito. Senide artean zabal– duko zuten balio zuena. Zertarako lagundu, erteera– rik etzeukan baserri bati eusteko? Ori zan semeen iritzia, eta aitak bazekien ori. Baiña beraren naia ez, ordea, olakoa izaki. Ainbeste urtez gurasoetatik semeetara zetorkien ondarea arro– tzen mende erori baiño len salbatu nai zuen. Ez ote zan ortarako billobatxo bat azalduko? Anttonik uste bezela, Joxe gaixo zegoela ikasi zuen erraiñak. Baiña illebete pare baterako bera sor– tu zan baserrikoei laguntzera joana zan. Ango bere egin bearrak bukatu orduko, azaldu ere bai onera. Asko arindu zuen onek Anttoniren nekea. 62

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz