BCCCAP00000000000000000001790

aukeran bizi geranean. Eskerrik asko. Len ere ire alabatxo orrek etziguk mesede gutxi egiten. Epe lu– zea eman zidatek eta balitekek zuentzaz beartzea. Orrelakoa dek gure bizimodua. Gaur aukeran baga– biltza, biar eziñean. Guk ezin badegu, Jainkoak or– dainduko dizue. Negargarria ez bada ere au, eguzkia bezelako zazpi seme-alaba azi dizkiagu, eta ez gai– tzik iñok ere jaso nai izan. Oien kaka ta pixak garbi– tzen nekatu ondoren, atzea eman zigutek. Ama gai– xoak, berriz, zer supritu zuen oiek ezin azirik? Amaika gaubela egiña dek. Zenbat ordu goxo ta ku– tizi ez ditugu utzi, oiek ziralako? Orain geienak ondo bizi dituk eta ez ditek gutzaz oroitu nai. Alaba, gai– ñera, ia egunero emen dek. Guk egiñetik arrapala ze– ramak. Alare, ezin nindekek orretzaz geiegi kejatu. Aur txikiarekin bakarrik geratzen baida. Bere sena– rrak, berriz, illunabarrero egun guziko bazkak ukui– lluan jartzen zizkiguk. Erdaldun oietan ere badituk esker oneko gizonak. Gazteenak Ameriketatik tarte– ka eskutitzen batzuk egiten zizkiguk, bere bizimodu– ko arrokeria kontatuz. Baiña diru gutxi biali. Besteak zer egingo ditek? Batzuk, beiñepein, noiz ilko geran zai, baserria saldu ta dirua jasotzeko. Orrenbestetatik ez ote zaigu billobatxoren bat bederenik etorriko, ai– ton-amonekin bizi nai duenik? Batzuk lanik gabe gaizki zebiltzak. Dirua eskatu ere egiten zigutek. Olakorik azalduko balitz, etxea bere lur ta guzi, bere tresnak eta aziendak ere, berarentzat izango ituke. Xox bat ere ez litekek artuko nere seme-alabak. -Bai. Tristea dek ori, Joxe. Gu ibili giñun orrela, eta ire gurasoak ere bai. Oroituko aiz noski. -Arrazoi dek ortan. Orduan ez nin ulertzen. Gaur bai, ordea. Bazizkiteken, bai, beren kezkak. Alare, guk etxeko lanari jarraitzen genioken. Nere egoera tristea dek. Baiña ni bapo negok. Etzeukat oiñaze– rik. Ezeren paltarik ain gutxi. Emazte gaixoak bene– tan kupitzen niok. Ez dik jan ta lorik egiten ere nos– ki. Beti txutik zebillek. Begiak larritu zaizkiok atse- 61

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz