BCCCAP00000000000000000001790

mundu ontan esker txarreko seme-alaba asko bizi da– la, gurasoak bakarrik orrela uzteko. Sendagillearen txartela eman zion eskura: -Or dezu zer gaitz daukan eta zer bear duen. -Jesus! Eskribitu duenak ere ez luke irakurriko au! -Saltzailleak bai aguro asko. Enkargu ori egingo didazu noski. -Bai, Anttoni, bai. Au ta geiago ere, beartzen ba– zera. -Nere alaba orrelakoa balitz, ez nuke ortara ibili bearrik. Baserritarra izateaz lotsatuta aldegiña da ura. Alare, ezin nezake gaizki epaitu, iru aur txikirekin bakarrik geratzen da ta. Baiña bere gizonak egiten didan laguntza ikaragarria da neretzat. Illunabarrean egun guziko bazkak eginda utziko baidizkit. Neskak txintxo egin zuen Anttonik eskatua. Baz– kalondoan Joanitaren gurasoak ere an azaldu ziran, ikertxo bat egin ta laguntzeko beren buruak eskeiñiz. -Eutsi arnasari, Joxe -esan zion auzoko gizo– nak-, oraindik sasoikoa agota. Ez aiz ain zaarra ere. -Eutsi? Ez dek beti erreza izaten ori. Bestela ez uke iñor ilko. Baiña oraindik etzeukat olako nekerik. Sendagilleak esan zidanez, beldurrik ain gutxi. Lana besterik ez ta emen egon bearra. Anttoni gaixoa, be– rriz, denetarako bakarra. Gaitz luzea ornen dek. Ala esan zidaken, eta beroan egoteko gaiñera. Sei illebe– te etzaizkidak berealakoan joango. -Presaka ibilita beiñepein etzak astakeririk egin. Beartzen bazerate, gutakoren bat azalduko dek. Aski dezute Joanitarekin abisatzea. Guk etzeukagu orain etxean indarraren paltarik. Okerrago ibili izan gaituk. Ire emazteak amaika aurrera-atzera egin zizkin, gu– reak min artu zuenean. Neretzat ez dek auzoak el– karrekin ondo etortzea bezelakorik. Nere ezaguera guzian, bi baserri auek ala izan gaituk beti. -Beartzean azaltzen dituk benetako lagunak. Ez 60

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz