BCCCAP00000000000000000001790
azaldu zanean, benetako tristura eman zion Anttonik neskari, denetarako bakarrik arkitu zuenean. -Egun on, Anttoni. Bazabiltzala? -Baita zuri ere. Ibili bearko. Illebete gaiztoak da- tozkit atzetik. -Eta gizonak zer gaitz du? -Pleuresia edo olako zerbait esan zidan sendagi- lleak. -Gaitz gaiztoren bat izango da noski ori? -Zalantzarik gabe. Luzea beiñepein. Ondoen di- joala ere, sei illebeteko gutxieneko. Eta zure lagun– tzaren bearrean naiz berriro, ezin baininteke iñora joan, senarra gaixo ta bakarrik utzita. -Zuk esan zer nai dezun eta nik, al badet, egingo dizut. -Naiago nuke nere seme-alabak olako boronda– tea baleukate. -Ez ote zaizu iñor etorriko? -Bai. Bisitatzera danak. Laguntzera ez dakit. Gi- zonak beiñepein lanean dabiltza. Emakumeak askea– go geratuko dira. Baiña erraiña, Prudentxio bigarren semearen andrea, jakiten duen orduko emen izango det. Jatorra da ura. Famelia, berriz, azia dauka. Ka– zereñoa ere bai. Beien bazkak bere esku uzteko esan dit: egingo dituela berak. Guk uste ez genduen beze– lakoa atera da ori. -Ez da gutxi. Eta zu nola konponduko zera lan oiek guziekin? -Eziñean geratzen banaiz, norbait azalduko da, batez ere erraiña. Alare, kazereñoak asko arintzen dit lana. Neretzat gogorregia zan ori. -Nik etxean kontatu nuen, eta gureak alegiñak egiteko borondate ona daukate. -Ez genduke iñoren laguntza bearrik, zor digute– nak ulertuko balute. -Bai. Amaika aldiz esaten du ori nere amak: 59
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz