BCCCAP00000000000000000001790

-Baiña sendatuko al da? -Bere buruari begiratzen badio, eta nere agin- duak bete, bai. Au baiño gaiztoagoak badira. Zuk ba– karrik ordea lan guziekin, nola iraungo dezu? -Zergatik diozu ori? -Ondo zaindu bearrekoa eta luzea dalako. Sei bat illebeteko atsedena bear du, eta leku beroa. -Ondo dago. Sendatu arte, nik esanta ez da la– nean asiko. -Eta geiegiak zu ere gaixotzen bazaitu? -Orduan Jainkoaren esku utzi bearko dena, eta biok ospitalera. -Alabaren bat etorriko zaizu. -Bai, noski. Urteak dira ezkondu zirala. Gaztee- na, berriz, ukuilluko bei usai zikin orrek nazkatuta joana da. Baiña azalduko diran itxaropenik ez det galdu. Bere txartela egin zuen sendagilleak, gaixoari zer eman aginduz. -Biar berriro etorriko naiz. Baiña bitartean oke– rrago dagoala iruditzen bazaizu, abisatu. Gaitz au, berritan arrapatu ezkero, ondo sendatzen da. Zaartu ta gero, benetan txarra. Baiña au, zorionez, nabaitu orduko geratu da eta ortan asmatu egin du. Sendagillea joan zan, baserriko aiton-amonen egoera tristea salatuz. Gure Anttoni larri zebillen orduan. Etxeko ta ukuilluko lanak egin ta bere gizona ere zaindu egin bear, eta bakarrik eta iñoren itxaropenik gabe egun batzuetan beiñepein. Baiña txutik egoteko gauza zan arte etzuen atzerarik egingo. Sendagilleak semearekin biali zion bear zuen sendagaia. Baiña geiagoren bearra zeukanean, berak jexterik ez. Urrengo goizean auzoko neska esne ta tratu billa 58

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz