BCCCAP00000000000000000001790
-Joxe, senarra, ondoezik geratu zait oatzean. Ez badatorkizu gaizki, gurean zer gertatzen dan senda– gilleari abisatu bear diozu. Etxean bakarrik ura gaixo utzita, ezin joan ninteke errira. -Bai, Anttoni, bai. Lasaitu zaite. Pozik egingo det nik ori. Eta orain zer egin bear dezu etxean baka– rrik? -Al dedana, Joanita. Beiak jeizten badakit. Segan ere bai. Asto eder bat ere badaukat zamaketarako. Etxeko ta kanpoko lan guziak neretzat geratzen <lira orain. Senarrak ez badu gaitz luze ta gaiztoren bat, konponduko naiz. -Esango banie, norbait etorriko litzake gure etxe– tik laguntzera. -Eskerrik asko zure borondate onagatik. Zer duen jakin arte utzi zaiogun. Zazpi seme-alaba azi ditugu. Batzuk, beiñepein, ia egunero emen ditugu, txut-txutik etorri ta okertuak joaten diranak. Baiña apustu egingo nuke oietako iñor ez dala guri lagun– tzera azaltzen, alaba gazteena izan ezik. Baiña orrek berekin darama naiko zama. -Orduan ez daukazu iñoren itxaropenik? -Bai. Gure etxean bazkaltzen duen suiak bere or- du askeetan alegiñak egiten ditu. Guk alperra zala uste genduen, baiña bestelakoa atera zaigu. Izen txa– rra ornen daukate emen. Alare, suirik mazalena ba– degu au. Beste bat ere azalduko da noski orrelako: erraiña, bigarren semearen emaztea. Baiña guretako– rik, estu-estu ezean, iñor ez. Oiek gure nekeen berri ez dute jakin nai. Joanitak txintxo-txintxo bete zuen emandako agindua, eta bereala azaldu zan sendagillea. Gaztea ta ibilkaria baizan au. Ondo aztertu ondoren, berri kaskar eman au zion Anttoniri. -Pleuresia dauka. -Eta gaitz gaiztoa al da orí? -Gaitz guziak <lira txarrak, eta au ere ez da ona. 57
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz