BCCCAP00000000000000000001790
JOXE, GAIXO Urteak orrela pasa zituzten. Baserrian senar– -emazteak, biak bakarrik, zazpi seme-alaba eder azi ta gero. Danak aldegin zuten, baiña alare etzeukaten bixitatzaille paltarik. Utsik igoko ziran, baiña zama– tuak jetxi: barazki, gerezi, udare, gaztain... Baita ba– barruna ta leikua edo baina ere. Nork eraman palta– rik etzeukaten. Laguntzera etortzeko, berriz, iñor ez. Nekea batzuentzat, saria besterentzat. Urtez aurrera zijoazen, eta moteldu xamarrak eta biak nekepean. Alako goiz batean, Joxe eziñean geratu zan eta etzan jeiki. Miñez zegoen gizarajoa. Alderdi ederra baserri artarako. Alaba joan ezkero, auzoko amasei bat urteko neskatxa batek eramaten zien eguneroko esnea ta bil– tzen zuten tratu pixarra, berearekin hatera saltzeko. Ari eskatu zion Anttonik. -Len ere ez dezu guregatik gutxi egiten. Baiña ain bakar ta eziñean geratu naiz, beste mesedetxo bat ere eskatuko nizuke -esan zion Anttonik malkotsu. Neskak laster antz eman zion, malkoak asi zi– tzaizkionean, ezbear gaiztoren bat bazutela etxean. -Nai dezuna agindu, Anttoni. Nik al badezaket, ez dizut ukatuko. 56
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz