BCCCAP00000000000000000001790
-Lanean artu al zaituzte? -Bai. Lenengo itzetik. -Eta gogozkoa al zaizu lantegi ori? -Errezagoak izango dira, baiña leku gutxitan emen baiño sari obea. -Bazkaltzera joateko urruti xamar daukazu etxea. Arrobira ekarri ta otza jaten asten bazera, osasuna galduko dezu. Gogozkoa bazaizu beiñepein, gurekin hatera bazkaldu zenezake. Bat geiago izanagatik, kastua berdintsu datorkigu. -Y ¿sin pagar? -galdetu zien. -Jakiña. Ez al zera, bada, gure suia? Kazereño mazalari atsegiñcz malkoak asi zitzaiz– kion. Alabak iruzurtua zeukan. Andik aurrera gure ezkonberriak poztu ziran. Baiña kazereñoak naigabe bat zeraman biotzean: be– ra zalako, aitagiarrebak-eta erderaz itzegiten zutela. Etzien ezer esan, baiña arrobi lagun guziak euskal– dun garbiak zituen. Atzekoz aurrera edo aurrekoz atzera, bereala jarri zan itzegiteko moduan. -Nere andrea da tonta -esango zuen-: jakin ta ez nai itzegin. Sei urterako, lagunekin euskeraz itzegiñez, berta– ko batek bezin garbi itzegiten zuen euskeraz gure el. guapísimo kazereñoak; eta guzia bere aitagi ta ama– giarreben maitasunagatik. Baiña aien alabak etzien sekula alako atsegiñik eman. Arentzat etzan gaztelera besterik. 55
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz