BCCCAP00000000000000000001790
-Todavía no tiene trabajo. -Baserri ontan ez egonan, bada, i gaizki. Ez la- nik, dirurik ain gutxi, txantxangorri batek bezela fa– meli bat aurrera ateratzea orren erreza dala uste al den? Igerriko dion anka gorriak asten diranean. Se– narrarengandik bizkarreko ederrak artzeko agon oraindik. Bein baiño geiagotan aren igesi gure babe– sera etorri bearra agon. Andik aurrera ere aitari iges egiten zion alabak. Entzun nai etzituen egiak gordin esaten baizizkion. Baiña, adarra jotzeagatik, bertso txar auek kantatzen zizkion, zetorrela ikustean: Etxe polit au goian utzita gure alaba bakarra kale aldera urrun zitzaigun, angoa zuen senarra. Guraso auek al dan bezela biok moldatu bearra, gaur egunean baserrietan au da askoren negarra. Bere burua ezin txukunduz eman zigun naiko nazka, «Agur, queridos, voy a la calle, aquí hay olor a vaca. ¡Qué aburrida vivía aquí, no volveré más por acá». Kalerakoan eraman zitun diru ta gauzak pillaka. Azkazal eta ezpaiñak gorri, eskuan saskitxo utsa, lau egun pasa baiño lenago etorri zaigu onuntza. Guk egiñetik artuko zuen saskitxoa bete gauza, amari musu otz bat eman ta kalera pinpilipausa. 53
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz