BCCCAP00000000000000000001790
zamatua, saskitxoaren aldera oker-oker egiña, jetxi ornen zan. Andik aurrera, noiznai baserrian zuten, eta beera– koan ikusten zuten auzoak ala ornen zioten: -Gaur ere zama ederra bazeramak orrek. Gura– soen bizkar bizi dituk. Amarekin ondo konpontzen zan. Baiña aitak arrapatzeko bildurrak zebillen. Alare, bein topo egin zuten. ltzegin ere bai. Alperkeria eta maitasunik eza bota zion aurpegira. -Egun on, Pilar. -Igualmente, papá. -Badirudizute gure bizkar bizi nai dezutela. Se- nar gandul orri esaion, nere aldetik, lan egiteko. Etxetik iges egin digutenak ezin mantendurik ezin ariko gaitun. -Sí, papá. Ya anda buscando trabajo, pero no lo encuentra. -Jakiña. Ik emendik daramaken artean bapo bizi– ko dek ura. lturri au agortzean izango dituzute kon– tuak. 1k mantendu bearko den, gaur arte bezela. Era– man zan, eraman. Orren murritzak ez gaitun. Goseak dagoen batí bazekiñagu jan ematen eta beste edozer– tan laguntzen, daukagunetik luzatzen. Alaba bati no– la ukatuko zionagu? Agurtzeko ere ez unan biotzik izan baiña. -Es que, papá, me das miedo. -Ori aitzaki bat besterik ez den. Alare, beldur izatea ez naun arritzen, iseka eginta joan intzanen ta. Aizearekin ez den iñor ere mantentzen. Guk, al de– gun arte, emango diñagu zer eramana. Baiña alper– kerian bizi dan azkonar ari bizkarra berotuko nioken. Egundo seme-alabaren batzuk izaten badituzute, be– netan erruki aunat, Pilar. -Gracias, papá. Ya sabía yo que usted es bueno. -Bizimodua ateratzeko aiña izan ez ta alare ez- kondu ! 52
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz