BCCCAP00000000000000000001790
BIARAMONEAN Gurasoak alabak eskatua etzioten eman eta asarre bizian aldegin zuen baserritik bere senarraren ondo– ra, aitaren aurka gaizki esaka. Baiña, ari emateko, aziendak saltzen ezin ariko ziran bada. -Adiós, papá y mamá. No volveré más por acá. -Sei egun baiño len ikusiko aunagu gure bara- tzak arakatzen. -No, papá. Llevo muy mal recuerdo de ustedes. Ezkondu eta eztai ondorea igaro zutenean, gura– soak emandako diru pixarrak txautu zituzten. Auke– ratutako etxera etorri ziranean, berriz, etzeukaten ez diru eta zer janík, sua pizteko ere ezer gabe. Sena– rrak ala esan ornen zion: -Chica, aquí no hay nada. Vete al caserío a ver si te dan algo. -Salí enfadada. -No seas tonta, lotsati --orrenbeste euskera baze- kien-. Los padres nunca niegan nada. Saskitxoa artu ta txut-txutik igo ornen zan base– rrira, amarengana, eskari. Onek maitasunez artu zuen. Baita aparo eman ere, itz txar bat aurpegira bota gabe. Amak alabari nola ukatuko zion, bada? Gorakoan arin eta tente etorri bazan ere, beerakoan 51
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz