BCCCAP00000000000000000001790
-Usted ya nos ayudará. ¡Qué bueno es usted, papá! -Ez duenak ezin eman. Erdaldun bat senar artze- ko non daukan burua? -Es que hablar castellano me gusta. -Eta euskerari zer egin bear dion? -Hablar vasco es un atraso. -Zer dion? Guk bi izkuntza zekizkiñagu. Ik ba- karra, ta ori gaizki, nik baiño okerrago itzegiten den eta. Ori al den atrasoa? Irea noski. Oa emendik! Ba– serriko neska erderaz? Buruko miña egiten didan. Aitaren azkeneko itxaropenak uxatu ziran. Baze– kien, bai, lendik ere. Orduak bere burua txukuntzen igarotzen baizituen. Amarekin ere eztabaidak maiz izaten zituen. As– kotan. nazkatua, ala esaten zion, itxogiten aspertua: -Baiña, neska! Zertan ari aiz barrun ortan orren– beste denboran? -Peinándome, mamá. -Alajainkia! Orrenbeste denbora? Garestia izan- go den ori. Noizbait aterako zan, illea sekula ez bezela orraztuarekin. Ezpaiñak eta azkazalak pinta-pinta egiñak. -Baiña, neska! Orrela gorrituak nork erabiltzen dizkin? -En la calle así andan todas. ¿Verdad que estoy muy guapa? -Bai. Afrikako beltzak ibiltzen ditun orrela. Eta kaleko martxa artu bear al digun ik ere? -¿ Yo quedarme en el caserío? No, mamá. Al pa– pá se lo he dicho clarito. Alaxe, ura ere kalera ezkondu zan, gurasoak ba– karrik utt:ita. Zazpi seme-alaba azi ta ezkonberritan bezela geratu ziran, al zuten arte beren baserri xaa– rrean jarraituko zutela ta. 50
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz