BCCCAP00000000000000000001790

AQUI HAY OLOR A VACA Sei seme-alaba ezkondu ziran. Laugarren semea– ren itxaropenetan egon ziran. Uraxe etxerako nai zu– ten. Emaztea zuen pozik etorriko zana. Baiña semea egoskortu zan. Gazteena geiegi maite zutela, eta geiena ari eman; zaarrenari, berriz, tokatzen zitzaiola gurasoak jasotzea. Aitzakia besterik ez. Aurreko iru– rak bezela, ura ere karrikara joan zan. -Nai badek, oa. Ere burua dek lenengo. Ez dek, ordea, etxe ontatik xentimorik jasoko. Esker gaizto– ko semea i ere. Baiña ez det uste asko galdu zutenik. Gurasoak zaartzean, auek Erruki-Etxera eraman ta baserria sal– tzeko asmoan ornen zala. Baiña erraiñak etzuen ori ontzat artuko. -Arrazoi kaskarra dek ori, seme. Ere parteak ar– tua aizela uste diagu i ere. Etxean lan egiteko gogo aundirik ez dek izan. Kanpoan lantokirik ezin dek billatu. Ezkontzeko moldaketak egiten ederki jorratu gaituk. Ea, ainbeste maite dituken Mesias oiek salba– tzen auten. Emazteari gogor egin diok, pozik baserri– ra ezkonduko zana. Arek urrutira ikusten baidu. Fa– melia azi nai badu, arek ere, guk ezik, bere ixtilluak pasa bearko dizkik. Gurasoekin seme-alabak dituk 46

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz