BCCCAP00000000000000000001790

-Zergatik ari bai ta guri ez? -Ez dezute arrazoirik. Lantegiko irabazi guzia zerontzat jaso ta etxetik mantendu, zer geiago bear dezute? Onak zaudete zuek, gurasoei laguntzeko. Ikaslearen zorrak ordaintzeko txekorra saldutako urteak bazituzten. Alare, gurasoak goi-beeak jota utzi bazituen ere, urterik galdu gabe bukatu zuen ka– rrera. Baiña etzeukan gurasoei laguntzeko gogo aun– dirik. Al zuen lenen Amerika alde ortara joan zan, an lana billatuko zuela-ta. Arako txangoa ere gura– soak ordaindu zioten. -Ea andik ere eske asten zaigun -zion aitak. -Guk bialtzeko itxaropenetan badago, aspertuko da -amak. Iñoizka eskutitzak etortzen ziran. Gaitz erdi etza– la gurasoetaz aztutzen, eta ori pozgarria zan. Baiña txekerik sekula ez. Lan on bat billatu ta asko irabazten ornen zuela; ezkontza on bat egin ta aberats bizi ornen zala, arro– keri-losintxak bere buruari eskeiñiz. Etzekiten egia zion edo ez. Len esan degun bezela, etzien dolar ba– kar bat ere biali. -Eskutitz orrek ezkondu ta aberastu dala ez dio? -galdetu zion Joxek bere emazteari, piakaitz noski. -Bai. Gezurra edo egia, emen ala jartzen du. -Zergatik ez digu bere emaztearen argazkia igo- rri, gure erraiña ezagutzeko? -Ori berak jakingo du. Benetan siniskaitz zaude. -Bai, Anttoni. Emen baiño lanerako gogo geiago ez badauka, emaztea artuko zuen aberatsa. Berak egindakotik ez det uste. Eta, egia bada, ez da gutzaz asko oroitu. Kolorea galdutako soiñeko zaar auek utzi ta berriak egiteko ez litzaiguke gaizki etorriko. Gu iruzurtu nairik ote dabil? Seme gazteenaren itxa– ropenetan ezin giñezke, bada, bizi. 45

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz