BCCCAP00000000000000000001790
Lenengo urtea neke aundi gabe ordaindu zioten. Joxe gizarajoak bai zigarro erretzeari utzi ere. Baxo erdiak artzen zituen, baiña ez len ainbeste. Sudurrez beera begiratu ezkero, abere baten bizimodua zera– maten gurasoak: beren mundu ontako atsegiñik geie– nak utzi ta seme-alabak azitzeko lan egin. Etorri zan udara. Ikasleen oporrak ere bai. Oso nota onak atera ornen zituen. Etzan gutxi. Beren ne– keak zerbait bazekarten. Esan degunez, aitak utzi zion zigarro erretzeari. Bere bizio pixarra ori zuen. Etzion semeak onen ejenploari asko begiratu. Len aitak alako bi ta geiago erretzen zuen orain berak. Beti bazuen lagunarteko otorduren bat. Norabaiteko txangoa berdin. Geiene– tan, euli txuri oietakoren bat aldamenean. Futbola dala edo pillota, jolasleku guzietara bere lagunekin joan bearra. Aiek geienak fameli aberatsetakoak. Ala ibiltzeko diru asko bear. Beti amari eske. Arentzat diña ezin sortu zuten. Ez bazion ematen, gaizki esa– ka. Karrera ordaintzeko bear zana baiño askoz geia– go txautu zuten udaran. Lan egin da zerbait irabazi– ko zuela opor aldian amak egindako ametsak, leku– ta11 geratu ziran. Eta ori goraka joango zan. Naigabe– tua zebillen ama. Aita, sumindua. Semea, millonario bat bezela. Alare, noizbait etorri zitzaion ikastera joateko ardua. -Diru asko aurreratu al du semeak udarako opo– rretan? -galdetu zion aitak amari, umoreko ta adar– -jotzaille. -Mesedez, zaude ixilik, Joxe. Ez ni zirikatu. Ka- rrera guzia bukatzeko aiña kastatu du orrek udara ontan -zion naigabetuta Anttonik. -Ori ez da ezer. Laster asiko dira andik ere es– keak. Aren kastuen berri ikasi zuten beste seme-alabak ere, eta askotan aurpegira esaten zioten amari: 44
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz