BCCCAP00000000000000000001790
nean zazpi seme-alaba azitzen zailla dala. Zuk nola askatzen dezu korapillo ori? -galdetu zion amak. -Ez dakit. Ez det seme-alabarik izan. -Guk zazpitaraiño izan ditugu, bada. Batzuk be- ren buruen jabe <lira. Besteak etxetik bizi zaizkigu. Bati dena eman ta besteak larru gorririk uztea ere... Oiek denak gure seme-alabak <lira, eta gazteena be– zin maitagarriak guretzat. Bakarra bagendu, or non– bait. Bere senideak lagunduko baligute ere bai. -Agintarien laguntza edo bekak ere aberatsen umeentzat izaten <lira. Ez gu bezelako beartsuentzat -zion aitak. -Zure iritzikoa naiz ni ere, Joxe: ez dala erreza izango ikastetxeko orren zorrak ordaintzea. Baiña Jaunak osasuna ematen badigu, ez, nere ustez. Amaren arrokeria esnatu zan. -Ai, maitea! -erantzun zion Joxek-. Zer besterik nai nuke nik? Baiña nondik atera bear diogu baserri oni orrenbeste diru? Alperrikako kasturik ez degula egiten ez dezu arestian esan? Tarteka erretzen ditu– dan zigarro oiek eta igandeetako baxo erdi ta parran– da koxkorrak ere utzi bearko ditut. Oraintxe bizi– tzeak ez du neretzat atsegiñik. Semeak ori egingo balute... Seme-alabak gure bizkar nai duten bezela dabiltzan bitartean, guk ukuilluko idiak bezela bizi bearko degu: jan truke lan egin ta katera. Ez al da ori geiegia izango, Anttoni? Mutil zaar geratu ba– nintz, ez nuan asko galduko. Erruki-Etxean ez giña– ke okerrago biziko. Naigabe ematen zion emazteari ainbesteraiño beartzea. Baiña arrokeri pixka bat esnatu zitzaion, len esan degun bezela: gurasoentzat aintzagarri zala seme bat injeniero edo sendagillea edukitzea. -Orrenbesterik gabe xox batzuk aurreratu gene– zazke, Joxe. -Ondo <lago. Orren kontra ez naiz ni. Zerorrek jakingo dezu nsmdik eta nola aurreratu. Milagro txiki 42
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz