BCCCAP00000000000000000001790

dira. Besteak, denak aldegin zuten emendik. Guk lengoari jarraitzen diogu. Auek kale alde ortan beste Mesías berriak egin dituzte. Urtea zorrik egin gabe ezin degu bukatu. Zekorren bat saldu bear, urtea zo– rretan ez astezkeroz. Eta orren kastuak noren bizkar geratzen dira? Gabiltzan bezela, guk ezin genezake. -Adiskide aberatsen bat ez badezute, zuek or– daindu bearko. Baiña badakizute zer dan seme bat injeniero edukitzea? -Berarentzat izango da. Gaur arte beiñepein ez digu asko lagundu. Zaarragoen martxa artuko du onek: bukatzen duenean, anka. Nekazariok baserriak uzten baditugu, oien karrerak alperrikakoak izango dira. -Ordaintzea zailla da. Ortan zuekin bat nator. Eta ori da fameli geienen kezka: modurik ez dutela. Bai– ña bear bezela saiatu ezkero, nere ustez ordaintzea ez litzake eziña izango. -Aixa diozu -erantzun zion amak, orduan sartu baizan elkar-izketara-. Etxe onek mutur guziak lo– tuak dauzka; neurtuak. Alperrikako kasturik ez da egiten. Bearrezkoak bai. Ezin da utzi. Zer uste dezu: txuletak janez bizi gerala? Sardin zaarrak, eta asko– tan ori ere eziñean. -Orduan ez dezute semearen etorkizunik nai? -Erantzun kaskar bat emateko naiko motiboa eman didazu. Ori beste arrazoia baida. Maisu jauna, denentzat nai genituzke etorkizun on oiek. Baiña baietza eman baiño len, eragozpen aundiak ikusten ditugu. Seme-alabak lagunduko baligute, or nonbait. Ez dute, ordea, ortan eskurik zikindu nai. Jateko ta lotarako bakarrik azaltzen zaizkigu etxera. Lanera dabiltzan iruk ez dute xentimorik emango, eta etxe– tik bizi. Beste bi ezkonduak ditugu. Geratzen zaiz– kigun bi gazteen auen leloa, berriz, ez da besterik goizero: <<Ama, nik onenbeste pezeta bear ditut». Oien eder egitea ez da erreza. Badakizu gaurko egu- 41

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz