BCCCAP00000000000000000001790
Arratsalde batean, berriz, beren semeen maisua etorri zitzaien, eskari edo aolku bat ematera: -Zuen semeak oso buru argikoak datoz, batez ere gazteena. -Ala izango dirala ez det ukatzen, amaren seme- -alabak dira ta -zion aitak-. Baiña ez al dira alper xamar eta biurriak? -Eskerrik asko, Joxe, loretxo orrengatik. Baiña bionak dirala ezin ukatu -erantzun zion emazteak. -Bai noski, bai. Talentuz zureak izango dira. Al– per eta biurrikeriz, nereak. Maisuak par egiten zuen, aien elkarrekiko kon– fiantza ura ikusirik. Baiña ajolagabeak zirala etze– goen ukatzerik. -Zer erantzuten didazute? -Baietz. Sinisten dizugu. Baiña zer adierazten di- guzu orrekin? -Orren etorkizunari begiratu bear zeniotekela. -Ez dio, bada, berak asko begiratzen gureari. Esaiozu gurasoei laguntzeko. -Gaurko gazteak olakoak datoz. -Zoritxarrez, ez diozu gezurrik. Aolku maitaga- rria da ori. Ni ere buru azkarrekoa ornen nintzan. Baiña emen ari naiz bakarrik, izerdi patsetan, lurra– rekin burruka, eguneroko ogia ezin kendurik, famelia aurrera ateratzeko; zaartzaroan gu jaso nai ez gaituz– ten seme-alabak azitzeko. Neri ere norbaitek lagundu balida, gaur agian injeniero izango nintzan. Urteak lanik gabe igaro, erretiro aparo bat artu ta bapo. -Ez dezute semeentzat zuentzat baiño erretiro obea ematea nai? -Ezetzik ezin genezaizuke esan, semeak ditugu ta. Baiña etorkizun ona oientzat izango litzake. Base– rriari beiñepein eraspen aundirik ez diote. Ezta gura– soei ere. Au degu gazteena. Neska-mutillak geratzen 40
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz