BCCCAP00000000000000000001790
ez gurasoei. Lanerako gago gutxi, baiña diru asko bear. Eskerrak aitonak zaarren sacia jasotzen zuela. Se– nar-emazteak mantentzeko aiña baiño geiago noski. Baiña lanerako gauza ez. Amona nekez ibili ere egi– ten zan, eta Anttoniren buruausteak, zaindu ta aiek garbi edukitzeko. Eta beste lanak uzterik ez. Deneta– ra ezin iritxi. Gazteak, berriz, aske bizi nai zuten, gurasoen eziñari begiak itxita. Zaar aiekin nola kutsatuko zi– tuzten eskuak? Eskerrak etzuten jan ta jazteko kutizi geiegirik. Alare, ogei bat urtera arte denak lagundu zieten aitari ta amari etxeko ta kanpoko lanetan. Bein ogeitik gora asi ziranean, kale aldera egatu nai zuten banaka-banaka. Orduan azaldu zan Anttoniren biotz ona, eta zaa– rrak ura aukeratzearekin asmatu zutela. Bestela, orain leku anean geratuko ziran. Ez da erreza. Maita– suna ta kristau biotza bear <lira, arek gurasoak bezela mantendu ta zaintzeko. Aitona joan zan lenengo, eta uste gabean, zaulie– na gaiñera ura zegoen-ta oraindik. Amonak ere laster jarraitu zion atzetik. Sendi askotan gertatzen <lana da ori, ni oroitzen naizenez beiñepein, zaarraren zaarrez iltzen diranean: bat il ezkero, besteak ere laster ja– rraitzen diola. Atseden aundia eman zion onek Anttoniri. Nai– gabea ere bai, ordea. Errain batek nekez arkituko di– tu aiek baiño atsegiñagoko gurasoak. Beren seme-alabak azitzeak eta ezitzeak buruaus– te aundiak ekarri zizkieten Joxe ta Anttoniri, lanera– ka biak bakarrik geratu ziran ta. Poliki-poliki beren aziburua artu zuten. Baiña, laguntzeko ordez, eska– riak ugaritu ziran. Beren ezerezetik ez dakit nola sor– tzen zuten aiek bear zutena. Gurasoei edozer lanetan laguntzeko moduan zeuden. Alare, beti kalerako txangoa, gurasoak etxean bakarrik utzita. 39
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz