BCCCAP00000000000000000001790
zioten. Amaren aitarena, alegia. Ura baizuen bataio– ko aitajauna eta aitapontekoa. Gurasoak baiño geiago poztu ziran noski beraren aiton-amonak. Onentzat seme bat geiago. Ura azi ta zaintzeko bizi zala zirudien. Ainbeste aldiz aipatuta– ko aurtxoa, etxeko oiñordeko berria. Lenago beste sendi bat bikaiña azi zuen. Orain bestea. Ankagorri oiek nola zaindu eta azi ondo ikasia zeukan. Aurraren ama, berriz, askoz askeago geratu zan, amak etxe barruko martxa bere gain artu zuenean. Onentzat, berriz, kanpoko lan gogorra utzita, askoz ere neke gutxiago. Etxeko bizi-pozerako orain elka– rrekin ondo konpondu bear. Baserriko martxa, berriz, ondo zijoan, lanerako aurrerapen guziak ekarri zituzten ta. Amalau urterako zazpi seme-alaba bazituzten. Etzuten gaurko famelien antzik: bi; geieneko iru, ta kito. Amonak, ordurako zaartu xamarra, ala ornen zion: -Zazpi. Ez <lago gaizki. Nereekin hatera amalau azi ditut, eta emen oraindik geiagorentzat balegoke lekua. Seme-alabak goraka zijoazen. Gurasoak zaartzen, beeraka, berriz. Fameliko nekeak ere, jakiña, azitzen. Aiton-amonak lanerako gauza ez. Asko bear eta nola zaindu? Ori <lena Anttoniren bizkar geratu zan. Aiei zor zien, berriz, etxe artara ezkontzea. Aiton– -amonen lana izan baizan guzia. Berari alako arrera egin ziotenak etzituen iruzurtuko. Alegin guziak egingo zituen, itxaron ta merezi zuten maitasuna agertuz. Seme-alabak, berriz, bein ogei bat urterako, be– ren askatasunaren billa zebiltzan. Etzuten etxean en– tzun ta ikusi zutena ikasi. Ez gurasoak erakutsia ain– tzakotz artu ere. Kalera begira bizi ziran, baserriari muzin eginta. An zeuzkaten bazter guziak naastu dizkiguten Mesias berri oiek. Aiei jarraitu nai zieten; 38
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz