BCCCAP00000000000000000001790
Gurasoak etxean emakume berria ikusi zutenean, poztu ziran. Beste martxa bat artu zuten orain base– rriko gora-beerak. Etxe askotan erraiña esango diote, baiña aiek ez. Alaba deitzen zioten. Onek, berriz, aita eta ama. Zer– gatik erraiña edo suia izen oiek? Etxe ta sendi batean eskubide osoarekin eta bertako etorkizunaren oiñarri izango dan batí, emakume edo gizon, erraiña edo suia deitu? Izen orrek fameli_batean bereizketa txarra egiten duela uste det. Alaba, ori zan andik aurrera gurasoengandik en– tzungo zuena. Ezkonberriak ere bereala etxekotzat artu zuen bere burua, jaiotetxeko gurasoak utzi ta beste hatera aldatu zanean. Ura zuten, bada, etorkizunaren itxaropena. Uste gabekorik ezean, baserriak oraindik beste gizaldi bat iraungo zuen. Landare berririk sortzen ez bazan ere, gurasoak etzuten beraren atzena ikusiko. Landare berriaren ezaugarriak ere laster azaldu ziran, bada. Amaika baserri badaude olako baten zai, zaarrak bertan jarraitu nai eta ondorengorik izan ez dutelako edo seme-alabak ezkondu orduko kalera di– joazelako. Benetan gerekoiak gera. Au idazten ari danaren baserrian ere izan ziran olako larriak. Xaarra i1 baiño urteren bat lentxeago sortu zan landare berria. Mundutik joan baiño len ura ikusteak etzion nolanaiko atsegiña eman aita za– nari. Gurasoetatik ondorengoentzat emandako base– rria galdu bearra mingarria izango da galtzen duena– rentzat. Amak, etxeko andre xaarrak, etxe barruneko martxa bere bizkar artu zuen. Berriak, eg'uneroko ka– lerako joan-etorria. Arratsaldean etzuen arek ere etxean lanaren paltarik izango. Lenengo anka garría jaio zan. Mutilla bera. Aun– dikiro ospatu zuten eta Bixente, aitonaren izena, jarri 37
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz