BCCCAP00000000000000000001790
ANKAGORRIAK Illebete batzuk igaro zituzten atzera-aurrera erro– meri batzuetan barrena. Baiña ezkontzeko zeuden neska-mutillak baiño, itxura obea zeukaten senar– -emazte eldutako batzuena. Ezagutzen zituzten adis– kide ta lagunen artera erdi lotsatuak agertzen ziran. Azkenean, mutillak ala esan zion neskari: -Eroarena egiten gabiltza onela, Anttoni. Len ere ezkontzeko aski zaarrak gera, eta oraindik atzeratu egin bear al degu egun ori? -Lotsagarri gabiltza eta zurekin bat nator: lenbai– len ta obe. Zure gurasoak ere kezketan bizi dira. Ne– ri ala esan zidan zure amak lengoan: «Ea, Anttoni. Mugi zaitezte. Gure seme ori urtetan olaxe ibiliko litzake. Zirika zazu. Zure bear gorria dago etxe on– tan». -Nere amak esan al zizun ori? -Aretxek berak, mezetatik etxerakoan. -Ondo dago. Ezkondu aurretik bear diran arazo guziak bete zi– tuzten, eta erdi ixilka erriko elizan ezkondu ziran. Eztai ondorengo txangoa Arantzazura egin zuten, eta biak lotu ere, beren eginkizunak betez, artu zuten gu– rutze astun ura eramatera. 36
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz