BCCCAP00000000000000000001790
-Beti ere norbaitekfn asarretu bearrak pena ema– , ten dit. Bai al da etsai txikirik? Aurretik ezin due– nak, atzetik egingo du lana. -Ortaraiño zureldn txoratua badago ta okerrago. Olakoa bada, ez dakit aari-jokoren bat ez ote dauka– dan bidean. -Ez det uste olakorik. Nik aintzat artu izan banu, eta itxaropen pixarren bat eman, baziteken. Baiña orain ez. Mutilla beldur zan burrukaren bat ez ote zuen egin bearko. Alare, umorez onela esan zion neskari: -Itxura duenez, guk usai ona botatzen degu, oraindik ere orpoz orpo jarraitzen digu ta. Ez dakit sekula ikusi detan. -Utziozu pakean. Laster aspertuko da. Etzazula orregatik amets txarrik egin, gixaixo bat besterik ez da ta. Etxeraiño lagundu zion. Baita neskaren gurasoe– kin itzegin ere. Mutillaren ustez ondo zijoan neskarekiko artu– -emana. Baiña laster bere atzelariari aurpegia eman bearko zion. Andik illebete batzuetara, erritik etxera zetorren batean, topo egin zuen mutil kaxkar orrekin. -Etxerako martxan i ere -agurtu zuen mazal-ma– zal Joxek. Bestea errea zegoen, espatsu, Joxe neskarekin ikusi berria baizuen, eta erantzuna ere alakoa eman zion: -Nola ezagutzen nauk ik? -Nere andregaiak esanta, motell. Baita Joakin dekala izena ere. Ezeren txarrik bai al zegok ortan? -Ondo zegok. Ikusi iñudan, bai, i arekin joaten, eta geroztik arekin abillela. Etxerakoan irekin itz bi egitera atera nauk bidera. -Motell, biok bakarrik gaudek. Au baiño egokie– ra oberik? Zer nai uke? 31
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz