BCCCAP00000000000000000001790
Irrifan ere ari ziran. Gure bikoteak ere jokatu zuen, eta mutillari gazta eder bat tokatu zitzaion. Anttoniri, berriz, erroskil-sortatxo bat. -Zuk nik baiño suerte obea izan dezu --esan zion neskak. -Ez dakit gaur arte iñoiz jokatu detan, eta lenen– goan erori. Mutil gazte batzuk bezela, biak alai ta jostari an zebiltzan. Noizbait jarri ziran, bada, etxerako bidean. Baiña len esan degun mutil zaar ura, gorakoan bezela, or– poz orpo beerakoan ere. -Ondo ezagutzen al dezu orí? -galdetu zion mu– tillak neskari. -Len ere esan dizut. Bai aspaldi ontan. Jáietan, ni nora, ori ere ara dijoa. Baiña ez degu oraindik el– karrekin itzegin. Zuri bezela, mingaiña totelduko zaio. -Zure atzetik ote dabil? -Zalantzarik gabe ori. -Eta begizkoa al dezu? Galdera orrek esan nai aundia zeukan. Laster ulertu zuen Anttonik bere laguna espatsu jarri zala eta bietan norengana jo bear zuen galdetu nai ziola. -Banekien orí aspaldi. Baiña mutil pixka da ne– retzat. Baserri kaxkar batekoa, txurruta ere atsegin zaiona, beti orren iges ibili naiz. Ez baidet gogozkoa. Baiña ez beldurtu, Joxe. Zuk aurrea artu diozu. Orren ondoan besterik zera zu. Zure gurasoekin ere egona naiz. Etxea ere, ni erregin bat bezela artzeko, konpontzen arí zerate. Ez balitz ala ere, len esan di– zut zurruteroa dala, eta edan gaiztokoa. Ez naiz sena– rrarekin beldurrak biziko. Bere eskutik jipoiak artzen ain gutxi. Palita izango litzake ori, olako txoria ta kabia mozkor batekin trukatuko banitu. -Eta beldurra ematen al dizu? 30
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz