BCCCAP00000000000000000001790

-Zergatik diok ori? -Billatu baidet andregaia. -Bejondeikela, motell! Lentxeago esan bauan, kafetxo bat merezi zin orrek -aitak. -Oraindik ere garaiz gaude -esan zuen amak, eta berri atsegin orrengatik umore onean kafetxo bana artu zuten. -Nor dek, bada, ori? -galdetu zioten. -Etxeberriko Anttoni. -Eldu xamarra dek, baiña i ere ala aiz. Beste gai- ñerakoan, motell, neska sendo, zabal, langille ta alaia dek ori. Bera ikusita, bein baiño geiagotan pentsatu izan dit gure etxerako ez litzakela aldrebesa izango. Gurasoontzat berririk atsegiñenetakoa dek ori. As– paldian begiz joa neukaken. -Itxusi xamarra dala noski -esan zuen, zer atera erazi, amak. -Akatsik gabeko giza-emakumerik ez dago mun– duan -aitak. -Señorita pintarra oietakoa baiño náiago det nik au -semeak. -Motell, erorrentzat bear dek. Orren atsegiña ba– zaik, obe -aitak. -Etxea zerbait konpondu ere egin bearko degu, bada -semeak. -Bai. Ori aspaldian erabakia zeukagu. Poztu zan mutilla. Eta -zergatik ez aitortu?- bera ainbeste edo geiago gurasoak. Baserriaren etorkizu– nerako nai ta nai ezkoa zan ori. 28

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz