BCCCAP00000000000000000001790
-Utsegiterik ez nuen nai, bada. Baiña ala bearko du. Zurekin izketan, uste gabe joan zait denbora. -Baiña alare ez litzake pekatu aundia izango, ez dezu naita egin ta. Txarrantxak izango lituzke kulpa guziak. -Baita zuk ere, Anttoni. Minutu bat bezin aixa joan zait ordu erdi. Pekatuarekin asiera ematen ba– diogu, nola bukatuko ote degu azkenean? -Len ere esan dizut: goazen goiko komentura. Nik bertaraiño lagunduko dizut. Ez degu bide galtze– rik, biok andik igaro bear degu ta. - Alaxe, elkarrekin joan ziran. -Datorren ostegunean Santiago dala jakingo de- zu? -galdetu zion neskak. -Bai; egia. Eta orrekin zer esan nai didazu? -Biok joango giñakela ango meza nagusira. -Baiña zer esan bear du jendeak? -Laga akiozu pakean. Gu konpondu gera, bai, ta jarrai dezaiogun orri, elkarren jenioen berri ikasi ar– te. Joxe alai ta berritxua zegoen. Komentura joanta ere, ezin zan neskarengandik berezi, eta onek ala esan zion: -Agur, Joxe, bestela emengo meza ere utsegingo dezu ta. Elkarri aurpegira begiratu bat emanez, mutilla mezetara sartu zan, eta neskak etxerako bidea artu zuen. Mutillak ere eman zizkion mezetan San Antonio– ri benetako eskerrak. «Zorioneko txarrantxa!» zion berekiko. Bazkaltzerakoan, semea alai ikusten zuten gura– soak. Berak ere ala zeuden. Ordurako, neskak esanta, bai-baizekiten gertatuaren berri. Nekez bederenik, noizbait itza etorri zitzaion mutillari. -Orain etzerate noski geiago zirika ariko. 27
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz