BCCCAP00000000000000000001790
-Nere buruan nolako gogoetak darabilzkidan, nork antz ernan bear dio? -Nik darabilkidana darabilkizu zuk ere. -Zer da, bada, zurean dabillen ori? -Azkenean nik aurrea artu bear. Zuk nai bazen- du, pozik ezkonduko nintzakela ni zurekin. Ori dara– bilkit buruan. Bai zuk ere. Lotsatu egiten zera, or– dea. -Sorgiña al zera? Edo... -Sorgiña, zergatik? -Asrnatu egin didazu ta... -Orixe. Aurpegian antz ernaten baidizut. -Eta benetan al diozu ori: gure etxera etorriko ziñakela? -Bai, Joxe. Eta aspaldian zauzkat begiz joa. Bai– ña neska naizen aldetik, zuri aurrea artzea ezin au– sartu ni ere. -Ori ala bada, laster konponduko giñake. -Ez al gaude, bada, ala? Zu rnutil zaar eta ni ere neska zaar. Zuk diozun bezela, nai badezu, nork jarri bear dizkigu eragozpenak? Gazteegiak geralak0 ez gaituzte atzeratuko noski. Gaiñera, ez det uste zuen etxerako gaizki etorriko nintzakenik, nere ustez bei– ñepein. -Eskerrik asko, Anttoni. Berri on bat badet orain gurasoei ernateko. -San Antonio bedeinkatuak iritxi digu grazi au. Entzun ditu nere otoitzak -eta eskua ernan zion rnu– tillari. -Agur, bada, Anttoni. Mezetara joan bear det. -Orain mezetara? J endea atera ta badator ta... -Ederra egin degu orduan. Beste rnezarik ez da noski? -Ez. Elizan au zan azkenekoa. Baiña goiko ko– rnentuan laster asiko da. 26
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz