BCCCAP00000000000000000001790
-Oraindik idixko bizia zaude. Barkatu. Orratza nai baíño barrurago joan zait. Baiña ori ez da ezer ere. -Baliteke ori, baiña alproja onak zerate zuek. Amar bat minutu atsegiñak igaro zituen neskak mutilla zirikatuz. Josi zituenean, ala esan zion: -Nai badezu erantzi ta ikusi, autsi dituzunik ere ez dio iñork igerriko. -Eskerrik asko, Anttoni. Olakoak al zerate zuek? -Bai; olakoxeak. Eta zuk zer egiten dezu, beti mutil zaar? Baserri ortan emakume baten bear gorria daukazute, bada. -Eta zu ere ez al zaude neska zaar? -Egia diozu: nere urteak ere poliki-poliki badi- joazela. Zuek mutil zaar geratzen bazerate, norako gaude gu? Gaurko mezetan ere, San Antoniori nobio jator bat eskatu diot. -Eta ez al daukazu norekin ezkondu? -Len ere esan dizut: eduki banu, onuzkero aspal- dian ezkondu nintzan ni. Baiña San Antoniok ez dit entzun nai. Bera garbitu ta jazteko ote nauka? Izan ere, zuek orrela ixten bazerate, neska zaar geratu bearko degu. -Neri ere gurasoak zirika ari zaizkit, ezkontzeko ta ezkontzeko. -Arrazoi ere badute. Zuen baserri ortan emaku– me bat oso bearrezkoa dezute. Baiña zuk ez daukazu aukera txarra. --Norekin, ordea? Ez det iñor ezagutzen. -Ai, Joxe. Lotsatia zera. Baiña ori mutil baten- tzat ez da txarra. Berriz galtzak austen badituzu, non billatuko dezu ni baiño jostun oberik? -Ez dakit, bada, arrobi ori ez det ondo ezagutzen ta. -Badakit zer pentsatzen ari zeran. Baiña etzera agertzera ausartzen. 25
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz