BCCCAP00000000000000000001790
ZAARREN AZKEN AGURRA Beera bear ori etzaigu atsegin, baiña ori da gure izatearen martxa. Berebil bat bezela, urteetako ibille– rak erre egiten gaitu. Ezertarako balio ez duten tras– teen antzera goaz gu ere polliki-polliki beera ta bee– ra, geiago azalduko ez geran lekuan ezkutatzera. Gaitzak edo matxurak asten zaizkigu indartzen-in– dartzen; eta azkeneko langara irixten geranean, naiz ezertarako gauza ez izan, eta etxeko enbarazoa, iñor gutxik andik igarotzeko gogoa dauka. Langa aurrez aurre ikusten dute. Baiña, bada ez bada, gogotik bi– ziari eutsi. Nork daki an zer ikusteko gauden? Gure aiton-amonak ere langa ortaraiño iritxi zi– ran. Baiña, ai!, nagi betiko urrats ori emateko. Bietan amona erori zan lenengo. Baiña fameli berria goraka ikusi ta gero, bizitzea merezi zuen ga– raian. Eziña etorri zitzaion -bizi danaren legea- eta oatzean geratu zan. Aitona gaixoa etzan orduan aren– tzat bestetarako bizi. Arkitzen zituen gauzarik one– nak ari eramango zizkion. Goizero lenengo bisita ari egingo zion. -Jainkoak egun on, Anttoni -bere betiko agurra; eta, beti bezela, musu bat emango zion-. Zer moduz pasa dezu arratsa? 208
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz