BCCCAP00000000000000000001790

ren batekin ezkontzeko beldurra. Ori ez; mutillak on– da zekien olakorik etzala gertatuko. «Bi billera egin dituzte hatera, eta ez leku be– rean. Azkenean, gure ezkontza gurasoak egin ez de– zaten, gure eginkizuna nola baitan, guk erabakiko degu irugarren billera batean, noiz ta non uztartuko geran» zion berekiko Josetxok. Mutilla goiz joan zan bere trasteekin. Bai neska ere ordurako etorri. Zerbait entzuna arek ere amari, eta jakin naia. Neska lekura iritxi zanean, bada, zai arkitu zuen mutilla. Laster antz eman zion bera bezela ura ere zirikatua zetorrela, eta lan ori lenbailen bukatzeko asmoan, irugarren bat sartu etzedin. -Jainkoak egun on, Josetxo. Aguro egin dituzu ukuilluko lanak -agurtu zuen, eta ondoren galdetu zion:- Baiña urduri arkitzen zaitut. Berri onen bat bai al degu? Adarra jotzen ari zitzaion neska. -Baita zuri ere. Ikusten detanez, zu ere etzabiltza atzeraka. Gaur, beiñepein, iru edo lau eman bear diz– kizut. Nere ustez, zuretzat ere atsegiñak izango dira– lakoan nago. -Esan, esan, belarriak ondo garbituta etorria naiz ta. -Eta zuretzat zer litzake berri ona? -Zuretzat ona dana neretzat ere ala da, bat beiñe- pein, kontatu nai didazun ori. -Ona zera zu. Etzera gordean ibili, ez. Zerbait entzun dezu orduan? -Ez badidazu garbiago esaten... -Zuk dakizun guzi ori neri atera arazi nai. -Zerbait esan nai ta larri zabiltza, Josetxo, non- dik asi ezin asmaturik. -Bi billera egin dituztela. Ori da guzia. -Orrenbeste nik ere badakit. Ori esateko estua- 199

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz