BCCCAP00000000000000000001790
-Zuen mutil ori, aitona bezela, otz samarra da noski. -Otza danik ezin gentzake esan. Gaztea dala oraindik. Jakiña, gure seme-alabak gu bakarrik utzi ta iges egin ziguten emendik. Zaartuta, guk etsi ta gero, etorri da. Eziñean, berriz, gu, eta laguntzea nai. Ogei urte bete berriak dituen mutillari presa eman bear al diogu? -Ez al da emakume baten bearrean zeratela oar– tu? -Bein baiño geiagotan esan digu nor daukan be– retzat aukeratua ere. -Nere alaba da ori, Anttoni. Deabru arek bere burua il zuen ezkero, ez dauka noski beste iñorekin konpromisorik. -Orain aske dago. Baiña guri itzegin zigunean, ez. Orain, Jaunari eskerrak, bai. -Eme ibili bearra dago. Joanitak ez dauka etxean lekurik. Batekin edo besterekin laster asiko da berri– ro. -Iñaxi, orrekikoa egiña dago. Auek biak maitasu– nez ondo lotuak daude. Ez dago olako arraixkurik. Denbora bear. Datorren urtean garai ontarako auek biak elkarrekin ezkonduak ditugu, zalantzarik gabe. -Obe, obe. Eta dotea? Seme-alaba asko ditugu, eta denei zerbait eman bear. -Dotea diozu? Urte auetan xentimorik kobratu gabe ainbeste lagundu digun eta gure etxera ezkon– duko dan bati, zer eskatuko diogu? Bera da ura etxe ontarako naiko dotea. Ortan konpontzen izango da errezena. Gutxi gora-beera, au zan aien elkar-izketa. Baiña zalantzarik gabe biak ezkonduko zirala, ori seguro joa zeukaten. Billera auen berri ikasi zuen Josetxok, amonak esanta. Ageria zegoen aien larria: etsi ta neska beste- 198
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz