BCCCAP00000000000000000001790

-Ori da. Zuretzako ta neretzako obe. Gaur ba– zoazke lasai. Etzaizu bidean zemaika aterako. Baiña benetan urrikaldu nintzaion. Gorakoan langar, lanbro edo euri-intz txee-txeea ari zuen, eta Joanitak ala esan zion mutillari: -Or bustitzen ari zera ta igo zaite kotxera. Emen lasaiago itzegingo degu. -Zuk ala nai badezu, ni pozik. Ordu erdiren bat pasa zuten kotxeko aulkian, iga– rotako larriak kontatzen neskak eta Josetxok, eta au etsaia ez arrapatua damututa. -Esaten nizun nik odolik ixuri gabe etzala buka– tuko. Pelipe amorratua baizebillen. Alare, etziñula il oartu bazan, lengo kezkaz gaiñera ori berria izango zuen. -Eta gure arazoan zer ikusirik etzeukan aitona erori! -Nik lenengo emen ikusi nuen. Gizon argia ta iz– tuna benetan. Noizbait neska eme zan. -la ordu erdi igaro degu aulki ontan eserita. Etxean erritan emango didate. -Ez det uste. Ezta neri ere. Or kanpoan langar ori, eta gu aterpe ontan ain geunden goxo. Au utzi bearrak naigabe ematen dit. 192

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz