BCCCAP00000000000000000001790

zuen nere aitona. Nere billa gure baserrira etortzen zanean, askotan beiñepein, ni azaldu arte biak aritzen ziran elkar-izketan atariko petrillaren gaiñean. Nere bidera atera zanean, eta ura karrikotxean ikusi, moz– tua, lotua geratu zan Pelipe, aurrera edo atzera zer egin etzekiela. Baiña, itza emana zeukan ezkero, be– te bearko zuela ta asiko zuen bere erasoa. Alare, in– guruko nekazariei esker salbatu nintzan ni. Aiek zer gertatzen zan antzeman ziotenean, karrikotxearen lau aldeetatik zortzi-amar bat bai gutxieneko lasterka gu– regana zetozen, eta bizirik arrapatzeko beldur ikara– garria zeukan Pelipek. Bestela, bein ura il zuenean, arkumetxo baten gisa bertan ilko niñuen ni. Aren as– moa, iñondik ere, lenbailen bukatzea zan. Bere ustez, minutu bateko lana. Aitonak aldrebestu zion arek bat-batean egin nai zuena. Etsi ta gero bere tiroak noizbait sutu zituenean, jendea bertan zan. Gaiñean genduen. Orduan Pelipek, lasterka goraxeagoa joan– da, bere buruari sutu zion. Baiña ura ere gaizki atera zitzaion. Nonbait eskupeta baztertu. Etzuen beiñe– pein asmatu. Ortan pentsatu aren burua nola egongo zan. Lasterka joan zan emendik bere baserrira, bizi– rik arrapatzeko beldurrak, beste tiro baten billa. -Eta etziñula zu il oartu ote zan? -Ori ez dakit. Baiña zirrikitu bat arrapatu zue- nean neri sutu zidala bai. Baiña iru:::ak bakarrak izan bagiña, gure lanak laster egingo zituen. Zer egin zuen jakiteko naastu samarra zebillen. Alare, nere iritzia baiezkoa da. Tiroa txuxen neri sutu zidan. Ai– tonak egin zuen bitarteko, ni salbatzeagatik. -Nik gain-beera jarraitu nion, eta ogei metro bai– ño alderagotik meta baten atzetik ikusi nuen bere bu– rua iltzen. Benetako pena eman zidan. Aita gure bat ere errezatu nuen bere alde, arentzat alperrik izango zan baiña. -Bi orduan ariko giñake, baiña agur, Joxetxo, Etxerakoan lasaiago itzegingo degu. 191

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz