BCCCAP00000000000000000001790

tzen baizuten-, eragozpen guziak moztu ta aske-as– keak geratu ziran beren asmoak betetzeko. Epailleak erru guziak Pelipe gizarajoari erantsi zizkion, baiña mundu ontan ura zigortzerik ez. Ama gaixoak amai– ka negar egin ornen zuen. Egun batzuetan, Joanitaren aizpa ezkondua joa– ten zan kalera, bestea oraindik lotsatu egiten ornen zala-edo. Lenengo azaldu zanean, oraindik bazeukan igaro– tako ordu larri gaizto aien aztarrena. Lasaitu samarra azaldu zan. Baiña aitonaren izena aipatu orduko ne– garrari ematen zion. Ura etortzerako, mutilla zai zeukan, gertatuaren berri jakiteko zoratzen. Mirari bat iruditzen zitzaion oni neska bizirik ateratzea. -Jainkoak egun on, Josetxo -agurtu zuen neskak. -Baita zuri ere, Joanita -eta maitasunez biak be- sarkatu ziran-. Ongi etorria. Lasaitu al zera? -Ez berealakoan, baiña oraindik ez oso. Aitona gaixoa gogoratzean, malkoak asten zaizkit. Nere ma– galean illa ta alderik alde zulatua eduki bainuen. -Ori joan da, Joanita. Arraixku guziak ere bai. Eskerrak zure aitonaren eskeiñiari. Biok il ta piztu bagiña bezela elkarganatzen gera emen berriro. Orain gure etorkizuna garbi azaltzen da. Gu, gaurtik aurrera, jetxi ta igo giñezke lasai. Zure billa joan ta aitona iltzea, nola gertatu ziteken ori? -Aitonak bere bizia eman zuen neregatik. Aren ausardia eduki banuen nik, iges egingo genion. Bai– ña ni, nai zuena egin, arkume bat bezela geratu nin– tzan. Ez, ordea, aitona. Eskuan neramazkien zaldia– ren edeak kendu zizkidan. Zaldi ta karroxa Peliperen gaiñera bota, ia iraultzeraiño. Baiña neri sutzera zi– joala igerri zionean, eskuarekin atzera karroxara bota niñun; eta ain itxutua zegoen etsaiaren aurrean jarri zan, bere gaiñera saltatzeko asmoan noski. Ez dakit nola etzion eskupeta arrapatu. Alare, Pelipek maite 190

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz