BCCCAP00000000000000000001790

' Amona serio zetorren. Josetxoren larritasuna etzan nolanaikoa. -Egin degu, bada, gure bisita. Illa ekarri dute etxera. -Eta nor da ori? -galdetu zion senarrak. -Aitona. Bere bizia eman ornen duela billoba salbatzeko. Joanitak ala ornen dio. Baiña berarekin ez det itzegin. Madalen bat egiña dagoela esan dida– te. Ez duela ukuiturik ere. Peliperen berri etzekiten. Nik kontatu diet, Josetxok ia arrapatuan nola erabili duen. -Benetako naigabea ematen dit aiton gizarajoak. Beerakoan elkarrekin egon gera eta berritsua izketa– rako zegoen ori -Josetxok. -Ea iri ere olakoren bat egiten diken neska orrek: atzera-aurrera ibili ta txoratu arazi ondoren, utzi. -Litekena da ori ere. Baiña ez nintzake, Pelipe bezela, iñor iltzera joango. Ori da guzia. .-Euskalerrian tarteka-tarteka ikaragarriak gerta– tzen diran eriotz larri oietakoa dek au. -Bazterretan zarraztada ederra eman bear du onek; ez inguru auetan bakarrean. Bisitatzera joan bearko dezute, berriz. -Arratsaldean aiton-amonak joan bearko diagu. Aspaldi ontan fameli orrek on besterik etziguk egin. Gizon gogorra, langillea ta bizia izan dek ori, eta kristau zintzoa gaiñera. Bere illetan egundoko jendetza zuen aitonak. Apaizak itz batzuk egin zituen: -Kristau ta gizon bezela, osoa izan da au. Bere bukaera, berriz, zoragarria. Besterengatik bizia ema– tea baiño maitasun aundiagorik ez baidago, Jesusek ebanjelioan esaten digunez, eta aiton onek orixe egin du. Illetak ospatu ta gora-beera batzuk erabili ondo– ren, batez ere gure bi gazteak -auek aurrera begira- 189

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz