BCCCAP00000000000000000001790

ANTTONI AMONAREN BISITA Peliperen eriotza ikusi ta benetan naigabetua, zer pentsatu etzekiela, joan zan bidetik zetorrela, begira– tu bat egin zuen Josetxok beera. Joanitaren karriko– txea an zegoen oraindik. Epaillearen baimenaren zai egongo ziran. Biderik motxena neskaren etxe aurretik zeukan. An barrena igaroko zan, baiña etzan sartuko. Berdin ango negarrak berari ere negar egin araziko zion. Bere aiton-amonak ere urduri egongo ziran onuzke– ro, beeko sarraskiaren berri anbat iritxiko zan aien belarrietaraiño ere, eta billoba tarteko izan ote zite– ken beldurrak aidean. Biak il ote zituen edo bat, eta bietan nor, jakin arte, etzeuden lasai. Aldapak gora neskaren etxe au– rrera iritxi zanean, etxe aurreko iturri ondoan norbait negar ta negar ari zan. Baiña bere bideari jarraitu zion. Etzuen alperrik denborarik galdu nai. Aiton-amonak elkarrekin ari ziran lanean. Urduri zeuden. Bai aguro ikusi ere mutilla etxe aldera zeto– rrela. -Josetxo badator, Jaunari eskerrak -zion amo– nak. 186

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz