BCCCAP00000000000000000001790
LASTERKARIAK Sarraski gaizto ura egin ondoren, il zuen neska– ren aurrean bertan garbitu nai izan zuen bere burua, iñor konturatu baiño len, asitako lana bukatzeko. Baiña dena oker atera zitzaion; eta, bizirik arrapatu– ko zuten beldurrak, aldapak gora artu zuen, beste kartutxo baten billa. Itxura duanez, bere lana bukatzera jetxi zanean, etzegoen oso erotua. Etzuen aspaldian bere buruan ausnartua zeukana besterik egin. Azkeneko sei ille– bete aietan iltzen bizi izan zan. Baiña, ezin ausartu– rik, gero ta amorratuago zegoen, orduaren zai, bere inpernu ura bukatzeko. Bada ez bada, ordea, iru kar– tutxo bakarrak eraman zituen berekin. Neskarekin norbait bazetorren, bientzat. Baiña, bestela, bi neska– ri ta bat beretzat. Etzuen besterik il nai. Ortarako, juxtuak eraman. Askotan, andregaiaren aizparekin ezkondua zegoen anaia etortzen zan, eta sekulako gorrotoa zion ari. Gero berak zionez: «Ederretik li– bratu nauk!». Bere lana nola egin ondo ikasia zeu– kan. Baiña neskaren aitona onekin zetorrela oartu za– nean, sumindu zan gure iltzaillea. Aiton ura maite zuen. Neskaren etxera joaten zanean, beti ondo ar– tzen zuen onek. Orregatik, larri artan dena gaizki atera zitzaion. Eskubi aldetik igurtzika joan zitzaion 176
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz