BCCCAP00000000000000000001790

-bai ezagutu ere Pelipe zala, bazekiten aspaldian etzebiltzala ondo eta-, txarrena pentsatu zuten. Karrikotxearen barruan arkitutako ikuskariaren aurrean, suminduak geratu ziran, eta etzan gutxiago– tarako. Bat, ukabilla sartzeraiñoko zuloa bularrean, erdiz erdi bi tiroak an artu baizituen, odolez estalia ta illa. Bestea, berriz, ura magalean zeukala, negar ta negar. Amuteko kaputxinoen konbentuan dago ala– tsuko irudi bat: Jesus illa Amaren magalean, eta au negarrez. -Zer gertatu da emen? -galdetu zioten. -Barkatu, baiña mesedez eraman nazazute etxe- ra. An lasaitzean dena kontatuko dizutet -eskatu zien negarrez. -Baiña noren lana da, deabru ori arrapatu deza– gun? -Peliperena. Illaren etxekoak iltzaillearen atzetik joan nai zu– ten. Baiña Josetxo gainbeera zijoala iltzaillea etxera sartu baiño len aurrea artu nairik oartu ziranean, ber– tan geratu ziran. -Bai; bazterren batetik sutuko ziok eta bigarrena ere garbituko dik. -Josetxo ez dek orren itxua. Bere kontuak atera– ko dizkik. Karrikotxean bizirik geratu zana txuxenean etxe– ra eramari zuten, eta illa bertan utzi, epailleak agindu arte. Josetxok asmatu zuen: odolik ixuri gabe etzala arazo ura bukatuko. 175

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz