BCCCAP00000000000000000001790
Baiña zaldia laukoan zijoan, beti mutillaren aldera, aitonak txutik billoba atzean artzen zuela. Len eroa bazegoen, orain benetan zorabiotua zegoen Pelipe. Minutu bateko lana zuelakoan, alegiñak eginta ere ezin zuen neska egokieran artu. Zelaian ari ziran ne– kazariak, berriz, zer gertatzen zan antz eman ziote– nean, lasterka karroxara zetozen. Ederki oartu zan ero gaiztoa; eta, bertan bizirik arrapatuko zuten bel– durrak zearo nastua, eta latigoaren zartakoarekin erdi itxutua, aldeztaju, itxumustuan sutu zituen bi kañoie– tako kartutxoak. Iltzailleak zer egin zuen etzekien seguru, eta ikusteko betarik ez, berriz, jendea gaiñera zetorkion ta. Baratzetako nekazariak gaiñean zituen. Etzeukan, bada, denbora galtzerik. Iru kartutxo ekarri zituen. Bi, bere ustez beiñe– pein, Joanitari sutu zizkion. Berrogeiren bat metro aurreratu ta kargatu zuen berriro eskupeta. Kulata lu– rrean jarri ta kañoiak lepazpira zituela, eskuko bea– tzarekin sutu zion bere buruari. Txiba batek bezela iru edo lau buelta eman zituen lurrean; eta, eskupeta eskuan, lasterka aldapak gora artu zuen. Etzuen bere kokotza ondo arrapatu. Izan ere, or– durarteko guzia berak uste ez bezela atera zitzaion, eta bide galdua zebillen. Beatzarekin indar egitera– koan, eskubi aldera egin zion armak. Kokotz ertzetik asi ta zerrendan belarria moztuz igaro zitzaion zapa– rrada, eta !arriaren larriz aldapa gora artu zuen, bere baserrira iges, beste tiro baten billa, bizirik arrapatu– ko zuten beldurrak. Ura gerorako utziz -berdin bazekiten etzutela bi– zirik arrapatuko-, karrikotxe artan zer gertatu ote zan eta laguntzaren bearrean arkitzen ziran, nekaza– riak txuxenean ara joan ziran. Neskaren etxetik bistan zegoen eta, tiroak entzun zituztenean, lasterka jetxi ziran. Zaldi-kotxea geldi– rik ikusi zutenean, eta beste gizon bat aldapak gora 174
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz