BCCCAP00000000000000000001790

-Milla bider esan diñat onuzkero: nerekin izate– kotan. -Ori, Pelipe, garestia da. Orrekin bukatzen al da zure azkeneko itza? -Bai. Baiña, nai haden, biok biziko gaitun. -Nik ere, bada, Pelipe, emana daukat nere azke- neko itza. -Ik ditun nere azkeneko sei illebeteko buruauste guzien erruak. -Zerekoikeri eta gogorkeriak ekarri zaituzte zau– den egoera ortara. -Utzion alperrikako berriketari. Nai den edo ez? -Beti galdera berarekin zatoz. Amaika aldiz esan dizut ni nai detan bidetik joango naizela. Sei illebete onuzkero badira nere itxaropenetan ez bizitzeko esan nizula. Geroztik, zu nola zabiltzan ikusita, piñagoa da nere ezezkoa. -Ondo zegon. Etzi arteko epea ematen diñat. -Zergatik epe ori? Ni aldatuko naizelakoan? Aguretuko zera ordurako. Ez dezu etzi arte zai egon bearrik. Nai dezuna egizu orain bertan. -Armaren puntan jartzean ez den orrela itzegin– go. -Aldegin zazu mesedez nere aurretik, deabruak baiño kontzientzi beltzagoa daukazu ta. Bestela, po– liziari abisatuko diot. Sekulako masaillekoa tira zion, baiña etzuen arrapatu. Saltzen ari ziran emakumeren batzuek laba– nak eskuan artu zituzten neskari laguntzeko. Baiña neri gertakari onen berri eman zidana urbildu zan, arek biak ezagutzen zituen eta. Pelipek: -Onda zegon. Joango naun. Etzi arte. Ikusiko di– ñagu berdin erantzuten dekan armaren aurrean. -Eskupetaren bi kañoiak bularretara jartzen ba– dizkidazu ere, zuk beiñepein beti nere ezezkoa artu– ko dezu. 164

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz