BCCCAP00000000000000000001790
-1 gabe bizitzeak ez din merezi. -Neretzat, berriz, beste batek dakarkit mundu on- tako bizia eta zoriona. Zuk zer ikusi daukazu nere– kin? Zure jolaserako puska bat naizela uste al dezu? Nik ere badet gero nere nortasuna. Indarrez ta gaiz– toz geiagoa zeralako ni ez naiz makurtuko. -Len ere esan diñat: ezin naun i gabe bizi. -Eta nik zer egitea nai zenduke: zure kutizietara- ko nere burua eskeiñi ta saltzea? Zuk zure ona billa– tzeko eskubidea badaukazu, zergatik ez nik? Zurekin hatera bizitzeko oso gogo gutxi daukat. Amaika al– diz esan dizut: beste bat daukat neretzat aukeratua. Ez ote det ortarako zuk ainbeste eskubide? Etzien neskaren arrazoiei erantzuten. Bazekien ala zuela. Baiña besterena entzuteko gortua zegoen. Berea bakarra ikusten zuen. Ero gaiztotua, alegia; eta berea egin nai zuen, indarrez gaiñera. -Larri ontan ni ez naun biziko geiago. -Eta neri bizia kenduta lasaituko zerala uste al dezu? Neskak beti goxo erantzuten zion, etzuen geiegi mindu nai ta. ' -Erantzuien nere galderei. Baiña azkenerako berotu zan Joanita ere. -Or konpon! Nork galerazten dizu zure buruare– kin nai dezuna egitea? -Iñork ez. Orduan bukatuko uken nere mundu ontako inpernua. Baiña i bizirik geratuko intzaken, iltzera eraman dekan onen bizkar lasai par egiñez. Baiña neretzat ez baaiz, ez besterentzat ere. -Eta zuregana nor urbilduko da? Nerekikoa ere bukatu nai zenduke. Aurretik eraman nai nauzu or– duan? -Ori ere esku zegon. -Nolako baldintzak jartzen dizkidazu? 163
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz