BCCCAP00000000000000000001790
Alare, itxura egin bear. Mutil ura aurrean ikuste utsak ozkia ematen zion eta urduri jartzen zuen, az– ken illebete aietan beiñepein. -Ik badakin zertara etorri naizen. -Garai auetan eta emen etzaitut bein ere ikusi, ta ez al daukazu beste lanik? Len ere esan dizut ni bai– ño obeto bizi zerala. -Lanaren paltarik etzeukanat, baiña ez naun gau– za. -Min artu al dezu? -Nik etzeukanat ik adarra jotzeko gogorik. Ik ba- dakin, berriro esaten ari gabe, zertara natorren. -Bai. Zoritxarrez, nere onerako ez beiñepein; eta nik ere ez daukat denbora alperrik galtzeko gogorik. -Ez naun orrela ibiliko. Nere azken itza ematera natorren. -Aspaldi ontan, ikusten nauzun guzietan, orixe esaten didazu. -Oraingoa azkenekoa. Zer uste den: beti orrela ibiliko naizela? -Ortan, Pelipe, ez iñori kulparik eman. Zerorrek nai dezulako zabiltza, nere azkeneko itzaren berri as– paldi ontan badakizu ta. -Nerea ere laster jakingo den, bada. -Esan, esan. Berriro ere entzungo dizugu. -Len ere badakin ondo. Arpegi emateko gauza etzalako, eta arrazoi izpi– rik gabe, bere zemai eta desapio, lepotik gorago ere nazkatua zerabilkien neska. -Elkarren berri ondo dakigun ezkero, zertan za– biltza orrela? -Bizi-naiak nakarren. -Orixe da, bada, nik biotz-biotzez opa dizudana: artzen dezun lagunarekin luzaro eta ondo bizi zaite– zela. 162
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz