BCCCAP00000000000000000001790

DONOSTIKO BRETXAN Ikusi zuen batek esanta dakit azkeneko neska– -mutillen agurra. Joanita, betiko oitura zuen bezela, esneak artzailleen artean zabaldu ta gero, Bretxako plazara joaten zan. Orduko baserritarrak Berdura Plaza esaten zioten. Ango sal-leku batean zegoen emakume bati ematen zizkion bere ta Josetxoren tra– tu pixarrak saltzeko. Eguneroko oitura zuen noski ori. Saltzailleak eta neskak, bakoitzak zenbatean, beren eskeintza egingo zuten. Konpontzen ziranean, kobratu; ta Joanita etxe– ra joango zan. Andik aurrera erosleak aginduko zuen, eta berak jarriko sal-neurria. Pelipe, iru urte aietan neskaren berri ondo zekie– na, onen etxera joan bearrean, plazara azalduko zan, arekin itzegiteko asmoan. Orduan beiñepein etzion neskari atsegin aundirik eman, baiña ondo artu zuen. -Egun on, Joanita -agurtu zuen garratz. -Baita zuri ere, Pelipe. Garai ontan emen? Etzera gaizki bizi. -Erantzun zelebreak baditun, eta auxe den bat. -Ori itxura gabeko erantzuna danik etzait irudi- tzen. Baiña neskak ondo zekien ura zertara etorria zan. 161

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz