BCCCAP00000000000000000001790
ñeko kaxkora etortzen zan autobusa, Donostira tratu -karraio ibiltzen zana. Neroni joan nintzan zaarrago– ko anai batekin. An arkitu nuen Pelipe, aurretik joa– na; eta nere anaiarekin batera Donostirako bidea artu zuen. Ortarako zegoen, bada: tratua saltzeko erama– tera. Ura aurrera ta ni etxerakoan, bi zaku eman ziz– kidan, esanaz: -Mesedez, eraman itzik etxera. Ez deitu, denbora galtzea uke ta. Bota ate gaiñetik barrura. Norbaitek jasoko dizkik, nik ekarri ditudala bazekitek eta. Mundu ontan ez bagera geiago ikusten, agur, Salba– dor. Inpernurik bada, laster dek neretzat -eta dalda– raka zeukan eskua luzatu zidan. -Motell, biar bertan, meza ondoren, pilotan. -Ez dek ori segurua izango. -Kezketan uzten nauk, motell. Etzekit zer pen- tsatu. Oraindik gaztea, osasun aparta, Txoritokietako arkaitza baiño gogorragokoa, eta ordu batetik bestera inpernuko zulora eroriko baintzake bezela itzegiten didak. Erorrek jakingo dek ere buruaren berri. -I oraindik gaztea aiz. Ez dakik bein biotzean ondo sartzen dana atera bearrak nola uzten duen gi– zona. Aren itzak entzun nituenean, aurrez aurre begira– tu ta antz eman nion lo-paltan itxi ere gabeko begi erreak zeuzkala, odoltsuak, gorrotoa zeriotenak. Gor– putz guziak daldal egiten zion. Ezpaiñak ere berdin daldaraka. Alako urrikalpen bat sartu zitzaidan ondo– raiño biotzean. Aspaldiko kontuak badira ere, orain– dik aurrean ikusiko banu bezela nabaitzen det nere biotzean orduko errukia. Irurogei urte ta geiago dira au gertaturik. Egi-egia baída esaten ari nazaizutena. Ezkerreko bizkarra jasotzeko oitura zeukan. Or– duan maiz egiten zuen bere betiko keiñu edo imin– tzio ori. Benetan urrikaldua geratu nintzan. Bala batek al– derik alde biotza erdibitzea opa bazion bere buruari, 159
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz