BCCCAP00000000000000000001790
urterik geiena igaro zituena. Zurrutak etzuen bereala– koan ondatu. Neska gazteren batengatik tiroka asiko zan gizo– na etzan ura. Eman ari zurrut gaia, bai, ta etzuen bazterretan iskanbil aundirik jarriko. Txirritaren iri– tzikoa zan ura ere: «ardoa maitatzen det andrearen partez». Zergatik etzan ezkondu galdetzen ziotenean, bertso orrekin erantzuten zuen. Gogoan det, bein mezetatik etxera gentozela, ura ere gau pasa egin ta zurrutatik etorria zan, baiña gu– rekin batera meza entzun zuen. Ni ere tartean nin– tzan. Baita nere anai bat ere, adarjotzaillea, ortarako egiña. Berezkoa zuen orí. Negua zan. Euria ta aizea, illuna zegoen benetan. Erdaldunen batekin eztabaida– ren bat edukia noski ardangelaren batean. Edana ze– goenean, «Gora Euskadi!» besterik etzeukan arek mingaiñean. Beste gaiñerakoan, politikaren ajola gu– txi zion; eta arek bezela ibili bear zuen bati etzi– tzaion komeni. -Beeko erri ortan ia mutur joka asi zorian ibili nauk -esan zuen. -Zer dala ta? -galdetu zion anaiak. -Nik «Gora Euskadi!» esan ta erdaldun bat asa- rretu zaidalako. -Jakiña! Erdaldun bati «Gora Euskadi!» nola esango zenion, bada? -Zergatik ez? Gurea ez al dek, bada, au? -Nola esan zenion, bada, zuk «Gora Euskadi!»? -Olaxe. Eta ain biguña ta zaulia zegoen mutil zaar ura, bat-batean makurtu ta ipurdiarekin bideko ur putzua zapalduz, jauzi ta zutitu zan, gure buruen gaiñetik ur zipristiñak aidatzen zituela. -Olaxe -oiu egin zuen berriro. Andik aurrera, zaarrak putzurik geienetan etxera bitartean egiten zuen jinasi ori bera. Illun zegoen eta 149
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz